XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

E.: Taldearen eboluzioa zein den ikusi ondoren, gaur egun non kokatzen da MASKARADA?.

Goi mailako taldea kontsideratu ahal liteke?.

P.: Guk egunkarietan mota guztietako kritikak jaso ditugu, bai gogorrak eta baita onegiak ere.

Estatu mailan oso talde onak aurki daitezke, adibidez, Els Joglars edo Dagoll Dagonn.

Euskal Herriari dagokionez, nik esango nuke nahiko maila altuan gaudela eta horretaz aparte, geu garela profesional bakarrak.

E.: Patxo, nola definituko zenuke Euskal Herriko taldeekin daukazuen erlazioa?.

P.: Nik bereizketa bat egingo nuke; alde batetik euskaraz egiten dutenak, eta bestetik erdaldunak.

Lehenengoak E.A.T.B. (Euskal Antzerki Taldeen Biltzarrea) federakundean baturik daude, eta besteak, delako honen barruan elkartzen dira.

Hor daude KARRAKA, GEROA, TARIMA eta beste batzu.

Hasieran koordinakunde horretan egon ginen, baina gure beharrak eta eskakizunak desberdinak zirenez, batez ere euskararena, alde egin genuen.

Modu berean esan behar dut E.A.T.B.-k koordinakunde horrek baino indar gutxiago daukala, eta jakina, zirkuitoak antolatzeko gure posibilitateak murritzagoak dira.

E.: Zuk esan duzunaren araberaz, konta iezaguzu nola ikusten dituzun Iparralde eta Hegoaldearen arteko harremanak.

P.: Bueno, lehen aipatu dugun federakunde horretan (E.A.T.B.) mugaz beste aldeko talde batzuk badaude, eta harreman nahiko estuak ditugu.

Gertatzen dena da, beren antzerkia pixka bat desberdina (pobreagoa?) dela.

Lagun talde batzuk izaten dira, ia ia ez dute dirurik eskatzen (afari bat edo...), larunbatetan bakarrik ematen dituzte emanaldiak... ez dakit, beste mundu bat da.

Dena den, gogoan euki behar dugu Iparraldeko teatro egile ospetsu den Daniel Landart, bera izan bait zen E.A.T.B. sortu zuena.

Hortaz aparte, gurekin harremanetan dagoen federakunde propioa ere badute.

E.: Nahi ta nahi ez, euskal antzerkiaren etorkizuna aipatu beharrean gaude.

Zer deritzozu etorkizun horri?.

P.: Nik uste dut orain arte emandako urratsak zizakadura modukoak izan direla.

Duda barik, euskal teatroaren etorkizuna kalitatearen hobekuntzan datza.

Musika arloan gertatu den bezala, hasieran testigutza politiko baten islada zen, baina gero hobetu egin da kalitatezko exijentzia bategatik.

Beraz, geurea kalitatearen aldeko apustu bat da.

E.: Eta MASKARADA-ri dagokionez?.

P.: Nire ustez, arazoa argi ta garbi dago; instituzioekiko harremanak argitu egin behar dira, esan behar digute euskal teatroa bultzatu nahi duten, eta, bestela, beste bidetatik jo beharko dugu.

E.: Nolabait zuk emandako erantzunaz pentsa daiteke gaur egun ematen diren subentzioak ez direla nahiko.